Posted by: batx1agez | May 12, 2010

Kutsadura motak 1: Eguratsaren kutsadura

Eguratsaren kutsadura
Airearen kalitatea hondatzen duten, eta pertsonengan, ekosistematan edo ondasunetan kalte, arrisku edo arazo larriak sortzen dituzten gai edo energia motak daudenean, eguratsa kutsatuta dagoela esan ohi da.

Gizakiak eguratsera botatzen dituen gai kutsatzaileen sorburu nagusia erregai fosilen (petrolioa, ikatza…) errekuntza da. Hortaz, kutsadura gune nagusiak argindarra eta beroa sortzeko errekuntza instalazioak, ibilgailu motordunak eta etxeetako berogailuak dira.

Kutsadura gune nagusiak Lurreko eskualde urbanizatu eta industrializatuenetan daude. Eskualde horietan eta horien inguruetan askoz nabarmenagoa da egurats kutsadura.
Eguratsaren kutsadurak era askotako ondorioak ditu: ·

  • Gizakien osasunaren gaineko ondorioak: arnasbideetan eta zirkulazio sisteman nabari dira gehienbat. ·
  • Landareen gaineko ondorioak: landareak gutxiago garatzen dira, errazago eritzen dira, uzta gutxiago ematen dute…
  • Faunaren gaineko ondorioak: kutsadurak ondorio nabarmenak ditu abere hazkuntzaren produkzioan, eta horien bidez baita kontsumitzaileen osasunean ere. ·
  • Materialetan dituen ondorioak: metalak kaltetzen ditu (korrosioa), eraikuntzak azkarrago zikintzen eta zahartzen dira; oihalak ere gehiago zikintzen dira -eta, beraz, gehiagotan garbitu beharraz, garbigarri gehiago botatzen da ibaietara- eta gutxiago irauten dute. ·
Euri azidoa: Erregai fosilak (ikatza eta petrolioa) erretzean sortzen duen sufre dioxidoa eta nitrogeno oxidoak eguratsera erruz bota izanaren ondorioa da. Kutsadura mota horren erantzule nagusiak energia zentralak, industri galdarak, ibilgailu motordunak eta etxeetako berogailuak dira. Eguratsera botatako sufre eta nitrogeno oxidoek oxigenoarekin eta eguzki argiarekin erreakzionatu eta oxidatu egiten dira, azido sulfurikoa eta azido nitrikoa sortuz. Azido horien ur lurrinarekin disolbatzen dira eta hodeiek euri azidoak eragiten dituzte; aintzira, laku, ibai eta basoei, eta bertako bizidun guztiei kalte larriak eraginez.
Ozono geruza urritzea: Azkeneko berrogeita hamar urteetan eguratsera bota den gai elkartu organiko hegazkorren kopuru izugarrien eraginez urritu da ozono geruza. Antartida aldean batez ere. Han, ozono zuloa hamahiru bider handiagoa zen 1991n 1981ean zena baino. Lurreko estratosferako ozono geruzak eguzkiaren izpi ultramoreak xurgatzen ditu, eta, beraz, geruza urritzeak sekulako eragina du gizakien osasunean eta mundu guztiko ekosistemetan. Ozono geruzaren galerak larruko minbizia eta itsumena eragiten ditu: munduan zehar izan diren 50.000 minbizi kasuren eta 100.000 itsumen kasuren erantzulea hain zuzen ere, ozono geruzaren %1 galtzea izan da.
Berotegi efektua: Industri garapenaren eraginez eguratsean karbono dioxidoa eta errekuntzan sortutako beste gas batzuk pilatu izanak sortua. Dioxido karbonoa pilatzean eguratsak ez die Lurraren gainazalak igortzen dituen uhin infragorriei kanpora irteten uzten, eta, beraz, Lurra berotuz doa pixkana-pixkanaka. Berotze horrek oso ondorio larriak izan ditzake; lurburuetako izotzak urtzea eta itsas mailak gora egitea, jendea bizi den eremu handiak eta munduko hiri nagusiak urpean gelditzea, mundu guztian klima aldatzea, aldaketa biogeokimikoak gertatzea…
About these ads

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Categories

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

%d bloggers like this: