Posted by: batx1agez | May 12, 2010

Kutsadura motak 3: Kutsadura akustikoa

Kutsadura akustikoa
Zarata hots ezatsegin eta gogaikarria, gizaki edo jende multzo batengan, nahi izan gabe, ondorio fisiologiko eta psikologikoa izan dezakeena da.

Ez da soilik oraingo kontua, baina argi dago gizakia gero eta zarata handiagoa sortzen ari dela azkeneko hamarraldietan, batez ere hiriguneetan eta garraiobideetan. Izan ere, zarata mailaren gorakada guztiz loturik dtago biztanle dentsitatea handitzearekin, eguneroko bizimoduaren mekanizazioarekin, eta pertsonen zein salgaien garraiorako ibilgailu motordunen erabilera gero eta zabalagoarekin. Hona gizakiak sorturiko zarata iturri nagusiak: garraioa (automobilak, hegazkinak eta trenak), eraikuntza eta herri lanak, industria eta beste batzuk, hala nola, sirenak, bozinak…

Ingurugiroko zaratarekiko esposizioak kezka handia sortzen du, zaratak, gogaikarria izateaz gainera, eragin handia baitu, gizabanakoen osasunean, portaeran eta giza jardueretan; ondorio psikologiko eta sozialak ere baditu. Gero eta jende gehiago dago zaratak erasanda, hiriguneetan gehienbat. Izan ere, gaur egun, pertsonak gehien gogaitzen dituen eta haien osasunean eragin handiena duen kutsatzaileetako bat da zarata.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Categories

%d bloggers like this: