Posted by: batx1agez | May 12, 2010

Kutsadura motak 4: kutsadura erradiaktiboa

Kutsadura erradiaktiboa
Gizakiak duen energia iturri nagusienetako bat energia nuklearra da. Energia mota hau, teknologi maila handia eskatzen duena, XX. mendearen erdialdean hasi zen ustiatzen, eta berehala zabaldu zen herrialde garatuetan.
Energia nuklearrak erradiaktibitate handiko hondakinak sortzen ditu, denboran oso luze irauten dutenak. Batzuek milaka urtetan sortzen dute erradiaktibitatea. Erradiaktibitatearen ondorioak guztiz hondagarriak dira. Irautearen irautez organismo batzuetatik besteetara transmititzen da erradiaktibitatea katea trofikoaren bitartez, eta goi mailako organismoetan, eta gizakiarengan azkenik, metatzen da. Gainera, nahikoa da dosi txiki bat erradiaktibitatearen ondorio hilgarriei berehala antzemateko. Plutonio gramo batek milioi bat pertsonarengan minbizia sortzeko ahalmena du. Erradiaktibitate ihesek sekulako ondorioak dituzte inguruan bizi diren pertsonen osasunarengan: bat-bateko abortuak, malformazio genetikoak umeki eta haurrengan, leuzemia, tiroide minbiziak, psikologia-arazoak…
Oraindik ez da hondakin erradiaktiboak desegiteko modu egokirik; arazo larria ezbairik gabe. Oraingoz, biltegi bakartu eta hoztuetan gordetzen dira. 1983. urtean utzi zitzaion hondakinak, behintzat, itsasora botatzeari. Bestalde zentral nuklearrak berak, behin ekoizpen zikloa agortu dutenean, hondakin erradiaktibo eraginkor bilakatzen dira, oso denbora luzerako.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Categories

%d bloggers like this: