Posted by: batx1agez | May 25, 2010

Giza eskubideak eta garapen jasangarria

Garapen jasangarri bat lortzeko, giza eskubideak errespetatu behar dira. Izan ere, gaur egungo garapenarekin, hainbat pertsonen (batez ere 3. munduko herrialdeko pertsonen) eskubideak ez dira errespetatzen. Zeintzuk dira honekin lotutako eskubide garrantzitsuenak?

1-Lanbide betagarria izatea, soldata nahikoarekin.

2-Etxebizitza egokia izateko eskubidea

3-Elikadura nahikoa eta kalitate onekoa izateko eskubidea

4-Osasun zerbitzuak izateko eskubidea.

5-Plangintza familiarra egiteko eskubidea.

6-Kalitatezko hezkuntza bat izateko eskubidea

7-Kultura izateko eskubidea (izaki kulturala izatea da gizakiaren ezaugarri bat)

8-Tolerantzia erlijiosoaz bizitzeko eta pentsatzeko eskubidea.

Garapen jasangarriaz, 8 eskubide hauek lortuko genituzte. Beraz, benetan beharrezkoa da garapen jasangarria lortzea.

Alicia Gascón

Posted by: batx1agez | May 25, 2010

Kutsadura erradioaktiboa

Orain kutsadura erradioaktiboari buruz hitz egingo dugu.

Kutsadura erradioaktiboa aukeratu dugu asko ezagutzen ez den kutsadura delako (lehen ere aipatu dugu, baina informazio gehiago izatea interesgarria dela uste dugu)

Energia nuklearrak erradiaktibitate handiko hondakinak sortzen dauz, denboran oso luze irauten dabenak eta sinestezina bada ere, batzuek milaka urtetan sortzen dabe erradiaktibitatea.

Kutsadura honen ondorioak guztiz hondagarriak dira. Irautearen irautez organismo batzuetatik besteetara transmititzen da erradiaktibitatea katea trofikoaren bitartez, eta goi mailako organismoetan, eta gizakiarengan azkenik, metatzen da. Gainera, nahikoa da dosi txiki bat erradiaktibitatearen ondorio hilgarriak berehala antzemateko (adibidez,  plutonio gramo batek milioi bat pertsonarengan minbizia sortzeko ahalmena dauka).

Oraindik ez da hondakin erradiaktiboak desegiteko modu egokirik aurkitu, beraz, oraingoz, biltegi bakartu eta hoztuetan gordetzen dira.

Aitor Agirrezabala

Posted by: batx1agez | May 25, 2010

Aztarna ekologikoa

Gure eguneroko bizitzan erabiltzen dogun edozein etxetresna elektriko oso kaltegarria da ingurugirorako. Nahiz eta guk pentsatu ez dutela asko kontsumitzen, erratzen gara, kontsumo handia suposatzen dute. Adibide argia da kotxeekin gertatzen ari dena, haien erruagatik gehienbat ari da gertatzen berotegi efektua.

Gure bizitzak ingurmenan duen eragina aztertzeko parametroari aztarna ekologikoa deritzo, aztarna ekologikoak bizi-premiak betetzeko erabiltzen den azalera adierazten du. Aztarna ekologikoa kalkulatzeko formula hau erabiltzen da: kontsumoa/produktibitatea. Lurraren azalera produktiboa lurreko biztanle guztien artean banatuko bageno, 1,8 hektarea izango ziren pertsona bakoitzeko, baina arazoa hau da: herrialde batzuetako pertsonek asko gehiago erabiltzen dutena (hurrengo mapan adierazten den moduan): Irudian gorriz agertzen diren herrialdeetan, gehiegizko kontsumoa dago. Zein da honen ondorioa? Planetan pertsona guztien beharrak asetzeko baliabiderik ez egotea. Izan ere, nahiz eta orain herrialde garatuetan arazo handirik ez dugun, etorkizunean ez ditugu lehengai nahiko izango gure gaur egungo moduko bizitza zihurtatzeko.

Alicia Gascon eta Asier Torre

Posted by: batx1agez | May 25, 2010

Desertifikazioa eta deforestazioa

Desertifikazioaren arazoa, besteen artean, zuzenki erlazionatuta dago aurreko gaiarekin, ur eskasiarekin hain zuzen ere. Desertifikazioak uraren eskasia eta lurzoruak ura gaizki banatzearen arazoak larritzen ditu, hau da desertifikaziaren hainbat kausa eta ondorioak berdinak direla esan dezakegu (adibidez lurzoruaren ur falta). Esan beharra dago, deforestazioak eta berotegi efektuak ere erafin zuzena dutela desertifikazioaren arazoarekin (deforestazioa zuhaitzen gehiegizko moztekan datzan arazoa da).

Desertifikazio kasurik grabeena, muturreko klima zaila eta zoruaren zein uraren erabilera desegokia bateratzen dituzten guneetan sortzen da. Gune hauek, emankortasun gutxien duten eta hauskortasun handiena duten Planetako guneak dira, bai eta pobreenak ere. Desertifikazioak pobrezia gehitzen du. Pobreziak, zorua gehiegi ustiatzera eta zoruaren ugalkortasuna degradatzera eramaten du, eta horrela zikloa bete egiten da, desertifikazioa, ingurumenaren degradazioa eta gizakien pobrezia gehiago handituz.

Afrika, zoruen gainazalagatik, eta Asia, biztanle kopuruagatik, dira desertifikazioaren eraginak gehien pairatzen dituzten kontinenteak, baina gainerako kontinenteak ere arriskuan daude, adibidez:
•Estatu Batuetan zoruen %30 baino gehiago degradazio prozesuaren menpe daude
•Latinoamerikan, zoruen %25 basamortua edo lur lehorra da
•Txinan, 50eko hamarkadatatik 2,3 milioi hektarea galdu ziren
•Kazakhstanen edo Uzbekistanen sobietarren ureztagarri planek milaka metro karratu basamortu bilakatu dituzte
•Espainiako Estatuan, lurzoruen %20 baino gehiago desertifikazio arriskuan dago
Desertifikazioaren aurkako borrokaren oinarria, uraren aurrezpen eta erabilpen kontzientziatuarekin batera doa, eta horregatik, etorkizuneko belaunaldiak uraren kontsumoari buruz ondo kontzientziatu behar dira, gaur egungo egoera itzulezina bilakatu baino arinago.

Ander Agirre eta Aitor Agirrezabala

Posted by: batx1agez | May 25, 2010

Aniztasun kulturalaren galera

GLOBALIZAZIOA ETA UNIFORMIZAZIOA


XI. mendeko  ezaugarri bat da globalizazioa. Mundua txiki bihurtu da,  batez ere Internet dela eta: hau erabiliz ia edonora iritsi baikaitezke. Globalizazioa azkar gauzatzen ari da, baina gero  beltzune nabarmenak antzematen zaizkio. Are gehiago, askoren dibertsitate kulturalaren galera ekartzen ari da.

UNESCOk Aniztasun kulturalari buruzko Aldarrikapen Unibertsala izeneko dokumentuan ondokoa baieztatzen zuen: Bizidunentzat aniztasun biologikoa bezain beharrezkoa da gizakiontzat aniztasun kulturala. Hori dela eta, gizateriaren ondarea da, eta horrela onartu eta bultzatu behar da oraingo eta hurrengo belaunaldien mesedetan”. Hala ere, hurrengo adibideetan ikus dezakegun bezala hizkuntza eta kultura askoren egoera oso kezkagarria da asko baitira galzorian aurkitzen direnak.

HIZKUNTZAK GALZORIAN


Europak azken 3 mendeotan 10 hizkuntza galdu baditu. Azken 200 urteotan hizkuntzen desagerpenaren abiadura nabarmen handitu da, batez ere Afrikan, Asian eta Australian.

Mende honetan ehunka hizkuntza desagertu ahal dira; aurreikuspen ezkorrenek hitz egiten diren hizkuntza guztien %50etik %90era desagertuko direla esaten dute. Hizkuntza askok, adibidez:  wappo, cowllitz, siuslaw, jainga, ngandji, eyak, mok, khamti, khawr… moduko hizkuntzek 10 hiztun baino gutxiago dituzte. Izan ere, interneten munduko hizkuntzen %10 baino ez da erabiltzen, eta Afrikako hizkuntzen %80 ez dira idatzi ere egiten.

KULTURAK GALZORIAN:

BOSKIMANOEN ADIBIDEA


“Boskimanoak” Afrikako hegoaldeko biztanlerik  zaharrenak dira, bertan (konkretuki Kalahari basamortu erraldoian) 20.000 urte inguru daramatzate eta.


Nola bizi dira? Boskimanoak ehiztari-biltzaileak dira, eta horretarako dituzten trebetasunei esker iraun ahal izan dute basamortuan. Antilope mota batzuk ehizatzen dituzte, baina euren dieta beti oinarritu da basamortuan topatzen dituzten fruitetan, fruitu lehorretan eta sustraietan. Biltzen duten zurarekin aldi baterako etxeak egiten dituzte.
Zeintzuk arazo dituzte? Kolono zurien erruz,  zenbait milioi izatetik 100.000 inguru izatera pasatu dira; izan ere, ezkutuan mantendu den genozidio masiboa pairatu dute. Asko bere jatorrizko herritik bota dituzte, eta bere bizimodua aldatu behar izan dute.

Claudia eta Alicia

Posted by: batx1agez | May 25, 2010

Ekosistemen eta biodibertsitatearen galera

Ekosistemen galera euren kausak eta ondorioak

Gure planetak ekosistema multzo orekatu bat osatzen du, ekosistema hauetan elementu guztiek beraien artean elkar eragiten duten, gizakia barne. Hala ere, giza jarduerak, gure espeziearentzako erosotasun eta garapen handiago bat lortzera jotzen duena, ez desiratutako bigarren efektu moduan, ingurumenaren suntsitzen amaitu du eta bertan dauden hainbat faktore desagertzen.

Ekosistemen galera sorrarazten duten kausa asko dauda:

1. Inguruaren eraldaketa eta kontserbazioa: nekazariza eta abeltzaintza direla eta, aurrerapen zientifiko eta teknikoak, eraikuntza eta hazkunde demografikoa.

• Nekazaritza eta abeltzaintza: basoen galera, flora eta fauna desagertzea eragiten dute

• Arrantza: itsas espezie anitzen zenbakizko murriztea edo desagertzea.

• Baliabideen ustiaketa: lurraren gehiegizko erabilpena

• Energia produkzioa: hainbat kutsadura eragiten ditu.

• Urbanizazioa,  azpiegiturak eta industria

3. Ingurugiroko arazoak Gure munduak bere ekosistemetan aldaketa erradikal baten mehatxupean dago. Kausa nagusiak ondokoak dira:

• Ur geza eta itsasoko uren kutsadura: jarduera industrial eta hiriek sortua.

• Airearen kutsadura: industria eta kotxetatik datorrena. Berotegi-efektuko gasen sorrerak berotze orokorreko arriskua dakar berarekin eta mundu mailan klima alda lezake.

• Ozono geruzaren suntsitzea: gas industrial zehatz batzuen jariaketaren ondorioa da. Atmosferaren geruza honen galerak lurra eguzkiaren errainuen aurkako babesik gabe utziko luke.

• Basoen suntsitzea: landaredia naturalaren galera, berotze orokorrari lotua, desertuaren aurrerapen azkar bat baimentzen du.

• Giza hondakinak: zaborren pilatzea hiri modernoen arazo larri bat da.

• Biodibertsitatearen ezabatzea.

Biodibertsitatearen desagerpena

Barietate biologikoa zenbat eta handiagoa izan, ingurugiroaren aldaketei aurre egiteko izaki bizidunen gaitasuna ere handiagoa izango da, gene desberdinak izango dituztelako. Lurrean 500 milioi espezie desberdin bizi izan dira, eta gaur egun arte horietatik %1 iritsi da (kausa naturalengandik desagertu dira besteak), eta 2025 urterako gaur egun bizi direnen erdia galdu daitekeela uste da. Inguruko biodibertsitatea ezagutu behar dugu hau babestu ahal izateko.

Biodibertsitatea neurtzeko erarik sinpleena, ekosistema batean dagoen espezie desberdinen kopurua zenbatzea da. Deskribatutako espezie-kopurua 1,7 milioikoa da. Hala ere, hogeita hamar edo ehun milioi espezie dagoela uste da, asko ezagutzen ez baitira.

Urtero gutxi gorabehera 10.000 espezie berri deskribatzen dira.  %62a, intsektuak dira, baina urtero 15 edo 20 ugaztun espezie desberdin aurkitzen dira eta bat edo bi hegazti espezie, hau baita ondoen katalogaturik dagoen taldea.

Alicia, Claudia eta Ander

Posted by: batx1agez | May 24, 2010

Ekologistak XV.mendetik

Dakigunez, Persiako Parsi etniako lehen biztanleak Indiara heldu zirenean han bizi ziren indiako tribuek haiek nahi ez zituztela esan eta bertan lanaren truke gelditzeko akordio egin zuten. Han mende eta mendeetan zehar bizi izan badira ere ez dituzte indiarren ohiturak bereganatu.

Munduko lehen ekologistak dira. Balore moral oso zorrotzak izateaz gainera ( zintzotasuna, tolerantzia, bihotz handikoa izatea, leialtasuna, etc) natura eta aireko , suko, lurreko et uretako purutasuna mantendu behar dute. Izaki bizidun bat hiltzen denean, uretara botatzen badute ura kutsatzen dutenez, sutara botatzen badute airea kutsatzen dutenez eta lurrera botatzen badute lurra kutsatzen dutenez “Isiltasunaren dorreak” deritzen eraikin batzuetan jartzen dituzte eta bertan animali sarraskijaleek jaten dituzte, modu honetan natur oreka mantenduz.

Claudia Badas, Asier Torre eta Alicia Gascón

Posted by: batx1agez | May 24, 2010

Pobrezia

1987-tik 2008-ra, pobrezian bizi diren pertsonen kopurua asko haunditu egin da (1200 milioitik, 1500 milioira), eta 2015. urtean 1900 milioi pertsona txiro egotea espero da. Pobrezia egoeran egotea, egunero dolar bat edo dolar bat baino gutxiagorekin bizitzea esan nahi du.

Baina benetako arazoa hau da: munduko aberatzenen %10ak munduko aberastasunaren %85a duela, hau da, aberastasuna oso txarto banatuta dagoela. Baina benetako arazoa, aurrera begira, hau da: herrialde txiroetan, ume gehienak irakurtzen eta idazten ikasten ez dutela, eta  herrialde aberatsek herrialde txiroetako ekosistemak explotatzen dituztela.

Baina hau da benetan kezkagarriena: ikerketa oso fidagarrien arabera (PNUD eta Banco Mundialek egindako ikerketen arabera adibidez) pobrezia hau eta berak eragiten dituen arazo guztiak (gaixotasunak, analfabetismoa, gosea) amaitu ahal izango zirela inbertsio nahiko txikien bidez.

Aipatutako erakunde hauen kalkuluen arabera, 13000 milioi dolarekin osasun eta nutrizio arazo guztiak bukatuko ziren mundu mailan. 9000 dolar milioirekin ura eta osasunbidea egongo zen guztientzat. Analfabetismoarekin bukatzeko beste 6000 milioi inbertitu beharko ziren, eta beste 12000 milioirekin ugalketa arazoei aurre egoteko diru nahiko egongo zen (gehiegizko populazioarekin bukatzeko). Hau guztia batuta, 40000 dolar milioiko kantitatea dugu. Oso kantitate handia dirudi, baina mundu mailako gastu militarra erreduzituko balitz %5eko portzentaian, diru hori lortuko zen.

Ander Agirre, Claudia Badas eta Alicia Gascón

 

Posted by: batx1agez | May 23, 2010

Uraren kultura berria

Hainbat urtetan zehar, ura baliabide berriztagarria kontsideratua izan da. Hala ere, gehiegizko kontsumoa eta populazioaren neurriko gehikuntza direla eta, hau aldatu egin da. 

Lur planetaren gainazalaren %71a urez estalita dago, baina aldi berean oso ondasun urria dela esan dezakegu, izan ere, urtero 15 milioi pertsona inguru hiltzen dira munduan ur edangarririk ez dutelako, edota edangarria ez den urak eragindako gaixotasun ezberdinek infektatuta. Geure munduan ura eta bizitza sininimoak direla esan dezakegu.
Gertatzen dena, hurrengoa da: Geure planetako ura 3 multzotan banatzen da:

1.Uraren %97 ur gazia da, ozeanoetan dagoana
2.Gelditzen den ur edangarriaren %3tik, %2a glaziarretan eta poloetan dago izozturik
3.Gainerako %1a geure kontsumorako gelditzen den ur edangarria izango litzateke

Ur eskasiak arazo ugari eragiten ditu nekazaritzaren eta lehen sektoreko jardueren artean, ura ezinbesteko lehengaia delako. Ekosistema eta habitat naturalen degradazioa ere ekartzen du eta garapen ekonomiko eta industriala mugatzeaz aparte, biztanleen migratze masiboak ere ekartzen ditu beste gauza batzuen artean. Gure munduan betidanik gertatu den moduan, uraren arazo honek ez du herrialde guztietan berdin eragiten. Herrialde garatuetan, adibidez, familia bakoitzak batez besteko, egunean 300 litro kontsumitzen ditu, eta herrialde azpigaratuetan, berriz, 10-30 litro kontsumitzen dituzte bataz beste. Arrazoi honegatik, etorkizuneko belaunaldiak uraren kontsumoari buruz ondo kontzientziatu behar dira, bestela gaur egungo egoera itzulezina izango da.

Alicia Gascon, Claudia Badas eta Ander Agirre

Posted by: batx1agez | May 20, 2010

Erregai fosilak

Asko entzuten dugu erregai fosilen agorketari buruz. Baina zer dira?

Erregai fosilak berriztagarriak ez diren, eta bere errekuntzaz gas kutsakorrak sortzen dituzten erregaiak dira, karbonoz eta hidrogenoz osatutakoak. Erregai hauek energia kimiko kantitate handia dute, eta landare eta animali ezberdinetatik datoz. Erregai fosilak lur azpian eratzen dira, tenperatu eta baldintza egokiaz, eguzkiaren eraginaz.

Erregai hauei hidrokarburo deritze, lehen aipatu den moduan hidrogenoz eta karbonoz osatuta baitaute. Hiru taldetan sailkatu ahal dira: erregai fosil solidoak (ikatza, adibidez), gaseosoak (petroleoa) eta likidoak (gas naturala).

Erregai fosilak, energia ez berriztagarriak lortzeko erabiltzen diren lehengaiak dira, gaur egun hauen galera oso kezkagarria da mundu mailan. Gaur egun, petrolioak mundu mailan erabiltzen dugun energia guztiaren 65-70% inguruan ematen digu, eta gainerakoa gas naturaletik eta energia berriztagarrietatik datorkigu. Arazoa hurrengoa da: zer egingo dugu energia produzitzeko, petrolioa eta gainerako erregai fosilak desagertzen direnean?

Eta arazo garrantzitsuena: ze ondorio eraginten du erregai fosilen gehiegizko erabilerak ingurumenean?

1- Berotegi efektua: CO2ak eragiten du batez ere, gas honek eguzkiaren         erradiazioak lurran sartzea baina lurretik ez irtetea eragiten dute. Lurreko temperatura handituz. Honek poloak urtzea eta itsasoko maila igotzea eragin dezake.

2- Euri azidoa: Erregai fosilen errekuntzarekin batera partikula batzuk botatzen dira atmosferara, toxikoak direnak. Euria egitean, partikula toxiko eta azido hauek era jausten dira, batez ere landareak kaltetuz.

3- Petroleoak eta ikatzak sortutako kutsadura: petroleoa eta ikatzak dira gehien kutsatzen duten erregai fosilak, hauek botatzen baitituzte gas toxiko gehien atmosferara. Gainera, petroleoarekin sotutako gauzak ez dira erraz degradatzen, eta asko kutsatzen dute. Adibidez: plastiko botilak. Baina petroleoaren kutsaduraren adibide on bat, Lousianan gertatu den hondamendia izan da.

Ander Agirre eta Alicia Gascón

Older Posts »

Categories